XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRA

LITURGIARAKO GOTZAIN BATZORDEAREN IDAZKARITZA

ARGIBIDE OROKORRAK

51. Zenbait egoera eta lekutan zaila gertatzen da, igande eta jai osoetan eukaristi ospakizuna ziurtatzea. Apaizen eskasiak ezinezko egiten du parrokia txikienak eta biztanle gutxiko elizkizun-tokiak behar bezala zaindu ahal izatea.

52. Elizbarruti batzutan pastoral egoera hori gerta daitekeenez, egoki iruditu zaigu Igande eta jaiegunetako ospakizunak apaizik ez denean izeneko liburuska hau landu eta argitaratzea, Jainko Gurtzarako Kongregazioak argitara eman zituen Argibide eta Arau Nagusietan esaten direnak gogoan izanik.

53. Liburuska hau, apaizik ez dagoenean, igande eta jaiegunetako ospakizunak zuzenduko dituztenei eskainia dago, hau da, parrokoak izendaturiko diakono, erlijioso, erlijiosa eta gizonezko nahiz emakume laikoei.

Ospakizun hauek ezartzeko erabakia elizbarrutiko Gotzainari dagokio, Apaiz Batzordearen iritzia entzun eta gero.

54. Igande eta jaiegunetako ospakizunetan, apaizik ezean, behar bezala aukeratua eta prestatua izan den diakono edo laikoari dagokion zuzendari-eginkizunak, bertako Gotzainak edo honen ordezkariak emaniko aginduak zuzen betetzea eta parrokoaren erantzukizunpean ihardutea eskatzen du.

1.- OSPAKIZUNAREN MINISTRARI EDO ZUZENDARIA

55. Ahal dela, beti diakonoa izango da ospakizunburu.

Honek bere ordenari dagozkion liturgi jantziak erabiliko ditu, batzarburuaren aulkian jarriko